martes, 2 de diciembre de 2008

Gaur egungo gazteek ikaragarrizko arazoak dituzte jateko orduan. Hori dela eta, bulimia bezalako gaixotasunak ematen dira.
Hona hemen,elikadura arazoekin erlazionatutako gaixotasunak azaltzeko bideo bat, "Nutricionet"-en eskutik:
http://es.youtube.com/watch?v=mG4wqAEC7fA

BULIMIA


Bulimia (Bulimia nervosa) jate nahaste bat da, aseezineko janaldi handiak egin eta ondoren errua, depresioa eta lotsa eragiten dituena. Gaixotasun hau 19 urte inguruan ematen da. Gaixoak, gatazkatsuak, oldartsuak eta intoleranteak izaten dira, presio sozialen, etxeko lanen eta ... aurrean.
Pertsona hauek, ezin dituzte jatera behartzen dituzten inpultsoak kontrolatu, baina errudun sentitzearen eta lotsaren ondorioz oka egitera edo laxanteak hartzera behartzen dituzte edo baita ez jatera ere. Bulimikoek astean hamabost aldiz edukitzen dituzte betekadak eta okaldiak. Eduki energetiko handiko janari asko goseak baleude bezala irensten dute eta betekadaren ondoren oka egiten dute edota laxanteak erabiltzen dituzte, sabela usteko eta jaten jarraitzeko. Betekada bakoitzean 10.000 eta 40.000 kaloria kontsumitzera iritsi daitezke.